2012/02/05

Pistola, Sopako.

Ogi honi Eibarren betidanik Pistola deitu izan diogu, baina orokorrean Euskal Herrian Sopako deitzen zaio. Fama haundia duten errezetetan erabiltzen delako gure etxean eta Euskal Herri osoan asko kontsumitu den ogia. Arrain zopan, berakatz zopan, zurrukutun-ean, ....
Sarritan, Eibarko Gure Leku tabernan afaltzen dugu, ta ondo afaldu gainera. Negu partean batez ere berakatz zopa izaten dute eta asko gustatzen zaidanez eskatu egiten dut, bueno, egia esanda, ez daukat eskatu beharrik ere ez ;)
Egun hauetan daukagun eguraldiak erdi lotuta nauka etxean, eta pistola etorri zait burura. Garai baten ogi soberakinekin etxean prestatzen nuen, baina gaur egun ogi pittin bat ere ez zaigunez sobratzen, ba aspaldi prestatu barik neukan, baina gaurko gure afaria berakazopa izango da, bai horixe!!!
Osagaiak:
  • Los Pisones galirin txuri ekologikoa, 150 gr.
  • Rincon del Segurako galirin txuri ekologikoa, 50 gr.
  • Ura, 120 gr.
  • Legami freskoa, 2 gr. (duela 5 hilabete iraungitua, jeje.)
  • Gatza, 5 gr.
Bezperan 100 gr. irin, 100 gr. ur eta legami gramu batekin prefermento bat prestatu nuen. Goizean bol baten osagaien errestoak ipini eta prefermentoa zatituta gehitu. Oratu, olioztatutako bol baten sartu eta estali. Lehenengo hartzidura 21ºtan ordu eta erdikoa egin du.
Bol-etik atera, gasgabetu eta boleatu. Hamar minutuko atsedenaldia eman eta formatu. Ondoren, ore erdian, goitik behera eta alde batetik bestera taxu bat eman eta zabaldu. Bigarren hartzidura, lehenengoaren berdina egin du. Labea 240ºtara heltzen denean sartu, lurruna sortu, 200ºtara jaitsi eta 37/40 minututan egina dago. Kolore ilunagoa nahi izanez gero, grill-a piztu eta nahi dugun tonua hartu duenean atera.
On eginnn.

Muxu bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario